Auzoko lorategi eta enparantzak 

 

 


Auzoan alde berdeak ez dira eskasak. Hasteko auzoa Artxanda mendiaren babespean dago. Argazkiak ateratzean beti fondo bezala Artxanda mendiaren berdea agertzen da.

                                  

 

Beste aldetik, Etxebarria Parkea, Bilboko parkerik nagusien artean dago. Ez dauka zuhaitz asko baina dauzkanak oso politak dira. Guretzat oso inportantea da: eskolatik hurbil dago eta han umeentzako jokuak daude.

Gainera ia ia hiriaren jai nagusi guztiak parkean ospatzen dira: Aste Nagusian barrakak ipintzen dituzte, San Juan sutea, etab...

                          

Gero beste enparatza txiki batzuk dauzkagu: Paneran, Tutulon, Telefonikan eta Via Vieja de Lezaman. Hauek ez dira hain inportanteak, beren lorategiak oso txikiak dira eta batzuek badute beren iturria, baina inportanteena gure etxeen ondoan daudela da.

                            (Ikusi nahi badituzu egin klik loreen gainetik)