Bilbao Hiria Pop-Rock 14 Lehiaketaren Oinarriak

Antolatzaile: BILBOKO UDALA

Epea: Abenduaren 31 arte.

OINARRIAK

1º- Lehiaketan parte hartu ahal izango dute interesaturik dauden taldeek, disko bat baino gehiago (AAEN erregistraturik) kaleratu eta aurrekiko edizioetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi dutenak izan ezik.

2º- Partaideek Lehiaketaren hiru musika motatako batean izena emango dute: Pop Rock, Metal edo Joera Berriak (ikusi adibideak). Hala ere, epaimahaiak, egokitzat jo ezkero, izenemateak zuzendu ahal izango ditu.


POP ROCK mota: Rock and Roll, Power Pop, Garage, Psikodelia, Rock, Ska, Reggae, Punk Rock, Stoner Rock, Post Rock, Noise, Pop, Rhythm'n'Blues, Hip Hop, Rap, Tekno Pop eta beste konbinaketak.


METAL mota: Rock gogorra, Heavy Metal, Thrash, Speed Metal, Death, Doom, Metal Gotikoa, Industriala, A.O.R., Hardcore, Rap metalikoa eta beste konbinaketak.


JOERA BERRIAK mota : Elektronikoa, Tekno, Ambient, Drum'n'Bass, Dance, Trick Hop, House, Groove, eta beste konbinaketak.

3.- Epaimahaiak. Talde hauek lehiaketaren bigarren fasean hartuko dute parte: hau da, kontzertu zuguztira 46 talde aukeratuko ditu (25 Pop Rock motarako, 12 Metal motarako eta 9 Joera Berriak motarako). Kontzertu hauek, 2002ko martxotik maiatzara, BilboRock - La Merced aretoan ospatuko dira. Talde guztiek garraiaketa, ostatu eta janariaren kontzeptupean sariak jasoko dituzte.

Pop Rock eta Metal motetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera- azken kontzertuetan jokatuko dute. Kontzertu hauek ekainak 13 eta 14an ospatuko dira, eta bukatu ondoren jakinaraziko dira aurtengo irabazleak.

Hala ere, epaimahaiak, hautaketa saiora heldu ez diren gehienez 12 Bizkaiko talde jotzera gonbidatuko ditu (8 Pop Rock motan eta 4 Metal motan). Taldekide bat Bizkaian bizitzea nahikoa izango da.

4.- 46 talde sailkatuek haien Autonomi Erkidegoko Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusian (AAEN) erregistraturik izan beharko dituzte beren kantak lehiaketaren bigarren fasea hasi baino lehen. Baldintza hau talde sailkatuen eskubideak babestearren eskatzen da.

5.- 2. Fasera sailkatuko diren taldeen ezagutza eta hedapen hobea lortzeko asmoz lehiaketaren antolatzaileek talde bakoitzaren abesti bana barne izango duen compact disc bat argitaratuko dute. CD hau promozio alea da eta komunikabideentzat soil-soilik da.

6.- Taldeek 2001ko abenduaren 31a baino lehen, grabaturiko hiru kantaz maketa, kasseta, disko zein CD batez gain, taldearen biografia txikia, harremanetan jartzeko telefonoa, helbidea, posta elektronikoa (izanez gero), aurkeztuko diren musika mota eta taldearen historiala honako helbidera bidali beharko dituzte:


Bilboko Udala

Gazteria Saila
Bilbao Hiria Pop Rock 14. Lehiaketa
Ernesto Erkoreka Plaza z.g.
48007 Bilbao (Bizkaia)

gutunazalean BILBAO HIRIA POP ROCK 14. LEHIAKETA garbi azalduta.


Oharra: Parte hartze hutsak oinarri hauek erabateko onartzea suposatzen du. Lehiaketaren zehar antolatzaileek aldaketa egokiak burutu ahal izango dituzte.

Zalantza eta argibideetarako:

Tfno: 944.151.306.
Faxa: 944.155.919.
Posta elektronikoa: bilborock@ayto.bilbao.net
Web orrialdea: http://www.bilbao.net/bilborock


Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council