Argibide orokorra

"Bilbao Hiria" 14. Pop-Rock Lehiaketa martxan jarri da

Hamahiru elkarren segidako urteak ondoren Bilboko Udalaren Gazteria Sailak "Bilbao Hiria" pop-rock lehiaketarako deialdia egin du berriro. 13 edizio igaro ondoren, Euskal Herrian zein estatu osoan ere musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena. Horregatik pasa den urtean berezitasun garrantzitsuak eskeini ziren, hala nola parte-hartzea europar taldeei zabaltzea edo musika mota berri bat sortzea, Joera Berriak izenekoa. Berritasun hauek oso harrera ona izan zuten eta "Villa" berriak -nazioarteko izaerakoa- europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa du.

Lehiaketak bi aldi ditu. Lehenengoan parte hartu nahi izango duten taldeek izena eman beharko dute. Hori egiteko 2001ko abenduaren 31a baino lehen, grabaturiko hiru kantaz maketa zein disko bat Bilboko Udalaren Gazteria Sailera bidali beharko dute.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Pop-Rock, Metal edo Joera Berriak barruan (era askotakoak izan daitezkeelarik) sartzen diren europar taldeek, aurkezten duten errepertoriuma taldeak berak egindako kantez izanik, disko bat baino gehiago (AAEN erregistraturik) kaleratu eta aurrekiko edizioetan saria (lehenengo sariak edo akzesit) irabazi dutenak izan ezik.

Lehiaketak hiru musika mota ditu: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak. Halaber, bertako komunikabideetako profesionalez osaturiko hiru epaimahai ere egongo dira.

Lan guztiak entzun ondoren, epaimahaiak guztira 46 talde aukeratuko ditu bigarren aldian parte hartuko dutenak. Bigarren aldi hau martxoa eta maiatzaren artean gertatuko da. Taldeek BilboRock-La Merced aretoan zuzenean joko dute, sarrera dohainik izanik.

Pop Rock eta Metal motetan hiru talderik onenak -epaimahaiaren arabera- azken kontzertuetan arituko dira. Kontzertu hauek ekainaren 13 eta 14an ospatuko dira, eta bukatu ondoren irabazleak jakinaraziko dira.

1998 urrian, "Bilbao Hiria" Pop-Rock Lehiaketa abian jarri zenetik taldeen parte-hartzea urtez urte gehitu da. Nahiz eta lehengo urteetan batezbesteko parte-hartzea 170 taldeetakoa izan, kopuru hau asko ugaritu da eta 13 edizioan 1000 lehiakide baino gehiago inskribatu ziren. Gainera, joan den urtean guztira 21 kontzertu ospatu eta 10000 lagun inguru bertaratu ziren.

EGUTEGIA
Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council