Instalazioak

Hasieran eraikuntza hau Antonio Ortiz de Calina-k eta Francisco de Elorriaga-k eraiki zuten 1663 eta 1673 bitartean, Abandoko Elizateko lurretan, kontratuan 82.000 real balio zuela.


1750ean, Jose de Recolaldek, hargina zela, Bilbao Zaharra ondoan, Bilboko merkataritzan sartzeko toki estrategikoan kokatua zegoen komentuko estalkiak, gangak eta barnealdeak berreraiki zituen.

Barroko soila estilokoa da XVIII mendean eragin zuen krisialdi ekonomikoagatik. Horregatik ez du ez artistiko ez apaingarri berrikuntza askorik erakusten, baizik eta neutro itxurazko funtzionalismo nabaritua.

Aurri egoeran zegoenez eliza itxi zuten, komentua eta eskola lurreratu zutenetik. Bere etorkizuna oso desegur agertzen zen, bai bere lurreratzea, bai irtenaldi pribatua, edo udal erakunde baten jabetzea bere monumentu artistiko garrantzia eta bere iraganaldia kontuan hartzen. Horregatik, 1989an Bilboko Udalak eliza erosi zuen jabetza publikoa bihurtuz.

1997.eko apirilaren 7tik, eraberritutako eraikuntza hau BilboRock - La Merced proiektuaren egonlekua da.

BilboRock - La Merced Udal Aretoa

1.330 mē eraikitako azalera duen areto honek, hiru solairu ezberdinduetan banatzen da eta gure garairako ekipamendu teknologiko baten bidez, hiriaren kultur ekintzako gune bat da.

Beheko oinean BilboRock - La Merced 300 lagun eserita edo 500 zutik egoteko gela balioanitz batez, palkoez eta koru batez osaturik dago. Bere balioaskotako izaerak eszeniko eta musika ihardura mota asko hartzea ahalbidetzen du; hala nola kontzertuak, antzerkia, txotxongiloak, zine, mintegiak, literatura edo musikako aurkezpenak eta beste.

Halaber, bigarren solairuan 7 entseiu gela ekipatu eta hosgabetu dauzkate eskuragarri musika taldeek.

Solairu honetan Euskal Herriko Musika Artxiboa ere aurkitzen da, 9.000 erreferentzia baino gehiago dauzkana eta kontsulta egiteko multimedia sistema baten bidez baliatzen dena. Gainera, interneten sartzeko ordenagailu bat dago, baita hiru postu ere disko berriak entzuteko.

Non dago BilboRock - La Merced?
BilboRock - La Merced
Mesedetako kaia, 1
48003 Bilbao
Tfn: 94 4 15 13 06
Fax: 94 4 15 59 19
Posta -E: bilborock@ayto.bilbao.net
MAPA

Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council