|
Euskal Herriko Musika Artxiboa datubase dokumentala eta multimedia da eta azken bost hamarkadetako Euskal Herriko diskogintzako 9000 erregistro baino gehiago biltzen ditu. Ordenagailuz nabigazio intuitibo baten bidez, artista bakoitzaren funtzezko aldeak ezagu daitezke; taldearen edo bakarlariaren argazkia eta disko guztien azalak ikusi, lan osoa eta bitxikeriak irakurri eta baita bere musika ere banakako kabinetan entzun. Bestalde, Euskal Herriko Musika Artxiboa etengabe eguneratzen dute. Hori dela eta, erreferentzi puntu ezinbestekoa da Euskal Herrian gertatzen denaren jakinaren gainean egoteko. Gainera, iharduerak atalean Euskal Herriko musika agenda zein beste informazio interesgarriak kontsulta daitezke, hala nola grabaketa estudioetako edo disketxeetako datuak eta abar. |
|
| Ayuntamiento de Bilbao / Bilboko Udala / Bilbao Council |